Arautegia
Izen emate arauak, ikastaro arauak,…
PATRONATUAN IZEN EMATEKO ARAUAK
- Patronatuko abonuak urte naturalerako dira, hau da, urteko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra, urtero onartutako prezio publikoan.
- Bazkide izateko, Patronatuko edozein instalazioetan eskuragai izango den inprimakia bete beharko da; horrekin batera karnet
tamainako argazkia eta bazkide bakoitzaren baldintzak jasotzen dituen ziurtagiria aurkeztu beharko dira.
- Ordainketa bankoaren bidez domiziliatuz, kreditu txartel bitartez, Patronatuak egindutako banketxeetan dirua sartuz edota Patronatoko bulegoetan bertan egin daiteke.
- Ordainagiria domiziliatuta duten familiako bazkideak zatikatutako ordainketa egin dezakete inolako errekargurik gabe.
IKASTAROETAN IZENA EMATEKO ARAUAK
- Orokorrean, ikastaroak iraileko lehenengo astean hasiko dira.
- Une batean aktibitate hori lagatzea nahi izanez gero, kontu honen
berri eman beharko duzu, aktibitatez noiz lagatzea nahi duzun kontuan hartuz, aurreko hilabeteko 20a baino lehen.
- Irailean ez baduzu jarraitu behar uztailaren 20a baino lehen.
- Ikastaro batean izena emateko beharrezkoa izango da edozein banketxetako kontu zenbakia ematea; bertan domizializatuko
da zure ordainagiria hilabete bakoitzeko lehenengo astean.
- Eibarko Udal Kirol Patronatuko ikastaro eta aktibitate guztietan, izena emateko lehenengo eguna bazkidentzat gordeta egongo da.
- Hala ere, ikastaro bakoitzeko ordutegian aurkituko duzu informazio zehatzagoa.