Azken berriak


ASTELENA FRONTOIA.

22

Ots 2024

ASTELENA FRONTOIA.

Astelena frontoiko partiduen ordutegiak otsailaren 23an eta 25an hauek izango dira:

Udaberri eskuz binakako txapelketako lehen faseko azkenaurreko jardunaldia kadeteentzat, oso jardunaldi garrantzitsua. Sailkapena oso estua da EIbar 1 kadete bikotearen multzoko lehen postuetan eta garaipena behar dute bigarren fasera pasatzeko aukera izateko eta horregatik Aleix Del Rey eta Oñatz Urkiagak osatutako bikoteak jokoan dauden bi puntuak lortzen saiatuko dira ostiral honetan, otsailaren 23an, 18:00etan Astelena pilotalekuan. Asteroko jaialdiko kartela osatzeko, partida ofizialaren ostean hainbat partida antolatu ditugu, eta lehenengoa Eibarko Pilota Eskolako benjamin eta alebinen eskutik izango da, non Enaitz Arriola eta Telmo Agotek Markel Segurola eta MIkel Colmenero izango dituzte aurrez aurre. Jarraian Xuban Varona eta Manex Gisasolaren arteko 4 eta erdiko partida eta bukatzeko Eibarko Klub Deportiboko seniorren arteko lagunarteko binakako partida.
Atseden jardunaldia Varonak eta Azpilikuetak osatutako Eibar 2 kadete bikotearentzat, bere multzoko sailkapenaren lehenengo postuan kokatuta eta bigarren faserako pasea lortu dutenak. Ibarra eta Aguirresarobe seniorrak ere lider dira euren multzoan eta, horrela, bigarren fasera pasatzea ziurtatzen dute.

Oso interesgarria den beste ekitaldi bat da otsailaren 25ean, igandean, antolatu dena. Eibarko Klub Deportiboaren mendeurrena ospatzeko, emakumezkoen pilota jaialdia antolatu da zirkuituko pilotari onenekin, igandean 17:30ean hasita eta ikusleek gozatu ahal izango dutena Astelena pilotalekuan: batetik, Arraiza eta Erasun gipuzkoarrak (Donostia eta Zizurkil) Beitia bizkaitarra (Lekeitio) eta Bilyak errioxarra (Santo Domingo de la Calzada) izango dituzte aurkari eta gero partida nagusian, Aldai, (txapeldun Emakume Master Cup 2021-2022 eta 2023an; 4. eta erdiko txapeldunordea 2022an; Master Laboral KUtxa ligan txapeldunordea 2022an eta 2020an binakako txapelduna) eta Mendizabal (txapeldunordea binakako Master Laboral KUtxa ligan 2017an) Arrizabalagak (2022an eta 2023an txapelduna eta 2021ean txapeldunordea MLK binakakoan ; eta 2022an eta 2023an Bizkaiko Txapelketako banakako txapelduna) eta Arrillaga (2019an Laboral kutxa masterrean banakakoan txapeldun eta txapeldunordea 2021ean).
Dudarik gabe katedralean gozatzeko luxuzko kartela.


16

Ots 2024

OHARRA.

OHARRA:
ALEBIN IGERIKETA LIGAREN IV. JARDUNALDIA OSPATUKO DENEZ, IPURUAKO IGERILEKUA OTSAILAREN 17an, 15:00-19:00etara ITXITA EGONGO DA.


19

Urt 2024

ASTELENA FRONTOIA.

Astelena frontoiko partiduen ordutegiak urtarrilaren 19an
18:30 etan hasita, hauek izango dira:

UDABERRI ESKUZ BINAKAKO TXAPELKETAREN BIGARREN JARDUNALDIA

– Kadete maila: Eibarko Varona eta Azpilikueta VS Oñatiko Aloñamendi 1.
– Nagusiak: Azkargorta eta Conde VS Errenteriako bikotea.
– Senior: Narvaiza eta Aguirresarobe VS Azpeitiko bikotea.
– Errendimenduko infantilen binakakoa: Eibarko Sarasketa eta Olaetxea VS Arrasateko bikotea.


29

Abe 2023

EIBARKO IX URETAKO SAN SILVESTRE

DATORREN IGANDEAN, ABENDUAK 31, 09:00-11:00tara
IPURUAKO IGERILEKUAN “EIBARKO XI URETAKO SAN
SILBESTRE” OSPATUKO DA.

PARTE HARTU NAHI BADUZU, GOIZEKO 09:00tarako
IGERILEKUAN AZALTZEA BEHARREZKOA IZANGO DA.

ANIMATU ETA DISFRUTATU.



2 de 1912345...10...Última »