Gela  ikastaroetarako  covid-19  protokoloa

Gela ikastaroetarako covid-19 protokoloa

GELA jardueretarako funtzionamendu protokoloa COVID-19 aren aurrean 

HARTUTAKO NEURRIAK

1) Ordu-tarte bakoitzean talde-kopuruen murrizketa.

2) Talde bakoitzeko partaideen murrizketa.

3) Klaseen antolaketa 1,5 m-ko gizarte-urruntzearen gomendioa kontuan izanik.

4) Denok erabiltzen ditugun espazioen, azaleren eta material didaktikoaren garbiketa ikastaro bakoitzaren ondoren, ahal den neurrian parte-hartzaileen artean materialaren hartu-emana saihestuz.

5) Gure langile guztiek maskara edo pantaila erabiltzea.

6) Eskuak etengabe garbitzea hidrogelarekin.

7) Maskaren erabilera derrigorrezkoa izango da gune amankomunetan ibiltzerakoan. Kirol praktikan ez da beharrezkoa izango, beti ere 1,5 m.-ko segurtasun distantzia mantentzen bada.

INSTALAZIORAKO SARBIDEA

– Instalazioetan presentzia sahiesteko galdera edo kontsultak telefonoz edo webgune bitartez egitea gomendatzen dugu.

– Gelatara sarbidea soilik kirol praktikarako izango da.

– Cualquier persona con síntomas compatibles con covid-19 no debe de acudir a la actividad. En caso de duda, se recomienda tomar la temperatura antes de acudir al Polideportivo.

– Ezingo da instalazioetara sartu ikastaro hasiera ordua baino 15 minutu lehenagoararte.  

– Instalaziora sartzeko, ezarritako kontrol-prozedura igaro beharko da nahitaez: maskara, tenperatura hartzea, eskuak garbitzea, etab.

ALDAGELEN ERABILERA

– Abisu berria eman arte aldagelak soilik komun bezala eta aforo gutxituarekin erabili ahalko dira. Dutxak desgaituta egongo dira eta ezin izango dira ile lehorgailuak erabili.

– Takilen erabilera debekatuta dago.


PARTEKATU / COMPARTIR:
Facebook | Twitter

Comments are closed.