Igeriketa  ikastaroetarako  covid-19  protokoloa

Igeriketa ikastaroetarako covid-19 protokoloa

HARTUTAKO NEURRIAK

1) Ordu-tarte bakoitzean talde-kopuruen murrizketa

2) Talde bakoitzeko partaideen murrizketa

3) Klaseen antolaketa 1,5 m-ko gizarte-urruntzearen gomendioa kontuan izanik

4) Denok erabiltzen ditugun espazioen, azaleren eta material didaktikoaren garbiketa ikastaro bakoitzaren ondoren, ahal den neurrian parte-hartzaileen artean materialaren hartu-emana saihestuz.

5) Gure langile guztiek maskara edo pantaila erabiltzea.
6) Eskuak etengabe garbitzea hidrogelarekin

 

INSTALAZIORAKO SARBIDEA

• Covid-19rekin bateragarriak diren sintomak dituen edozein pertsona ez da ikastarora etorri behar. Zalantzarik izanez gero, kiroldegira joan aurretik tenperatura hartzea gomendatzen da.

• IKASTAROA HASI BAINO 15 MINUTU LEHENAGO ARTE ezingo da instalaziora sartu.

• Instalaziora sartzeko, ezarritako kontrol-prozedura igaro beharko da nahitaez: maskara, tenperatura hartzea, eskuak garbitzea, etab.

ALDAGELEN ERABILERA

• Aldageletan egoteko denbora ahalik eta laburrena izango da. Dutxak eta lehorgailuak ezingo dira erabili.

• Plastikozko poltsa bat ekartzea gomendatzen da, gure tresnak sartzeko eta armairuak erabiltzeko.

• Aldatu ondoren, igerilekura sartuko gara zuzenean, eta bertan ITXAROTEKO GUNE BAT adieraziko digute. Gogoan izan MASKARA eta TXANKLETAK nahitaez erabili behar direla aldageletan eta igerilekurako sarbideetan.

• Behar-beharrezkoak diren laguntzaileak bakarrik sartu ahal izango dira igerilekuan (zapaburu maila, ahate maila eta desgaitasuna duten haurrak). Laguntzaileak EZIN IZANGO DIRA INSTALAZIOAN GELDITU umeak behin entregatuta.

• Aldageletan eta sarbideetan pilaketak saihesteko, OSO GARRANTZITSUA DA IGERILEKUAN EGOTEA GUTXIENEZ IKASTAROA HASI BAINO 5 MINUTU LEHENAGO.

• Ikastaroetako haurrak jasotzera joaten diren laguntzaileak ezin izango dira aldageletara sartu aurreko ikastaroen laguntzaile gehienek aldagelak utzi arte.


PARTEKATU / COMPARTIR:
Facebook | Twitter

Comments are closed.