ERRESERBA PLATAFORMAREN ERABILERA
(irakurri erreserba gauzatu baino lehen)
- – Erreserba plataforma hau soilik bazkideek erabili ahal izango dute.
- – Erreserbak gutxienez aktibitate hasiera ordua baino 30 minutu lehenago egin beharko dira.
- – Erreserbak banakakoak dira, erreserba bat pertsona bakoitzeko, seme alabakein joatea nahi duten familiek erreserba bana egin beharko dute.
- – Idatzi zure datu pertsonalak bazkide txartelean agertzen diren bezala, maiuskulatan eta azenturik gabe (Izen eta bi abizenak).
- – Adin txikikoek erreserbak egin ahalko dituzte, beti egon beharko dira adin nagusiko bizilagun batek lagunduta, eta honek ere erreserba egin beharko du. Umeei ez zaie utziko bakarrik sartzen instalazioetara.
- – Ez ahaztu zure e-posta helbidea betetzea bertan erreserba baieztapena jasotzeko, hau ez baduzu jasotzen begiratu mesedez spam korreoen postontzian.
- – Erreserba ez baldin bada erabili behar lehen bait lehen baztertzea eskatzen da. Erreserbak baztertzeko, jasoko duzun baieztapen e-postatik egin dezakezu “Errerba baztertu (Cancelar Reserva)” esteka klikatuz.
- – Erreserba egin eta hainbat alditan kale egiten bada erabiltzailea blokeatua izango da.
* Erreserba egiterako orduan arazoren bat baduzu, zure telefonoa erregistratu gabe dagoelako edo datu basean ez zaudelako da, kasu horretan jarri harremanetan instalazioarekin, datu hauek eguneratu eta erreserbarekin aurrera jarraitu ahal izateko.
GIMNASIOA, FITNESS – BIZIKLETA GELA ERABILERA
- – Erabiltzaile bakoitzak bere toaila eta ur botila ekarri beharko ditu.
- – Derrigorrezkoa izango da erabilitako makina garbitzea, horretarako desinfektantea eta papera izango dira erabilgarri.
IGERILEKUEN ERABILERA (estali gabeko igerilekua eta barrukoak)
- – Beharrezkoak izango dira bainu txanoa eta betaurrekoak.
- – Aldagelak erropa aldatzeko erabili ahal izango dira, dutxa ordea igerilekuan egingo da.
INSTALAZIOETARA SARBIDEA
- – Aurkeztu zaitez sarreran osasun sailak gomendatutako neurriak kontuan hartuz (aupegiko estalkia ipinita, 2m.-ko distantzia mantenduz).
- – Instalazioetara sartzeko NAN edo famili liburua (kopia edo argazki bat) eta bazkide txartela aurkeztu beharko du erabiltzaile bakoitzak.
- – Ordu-blokeak instalazioetan emandako denborari dagozkio, kirol-praktika eta aldageletako egonaldia barne.
- – Ordu-blokeak errespetatzeak espazioak aireztatzen eta higienizatzen lagunduko digu, taldeak pilatzea eta gurutzatzea saihestuz.
ORDAINKETAK
- – Ordainketak kreditu txartel edo banku tranferentzia bitartez egin beharko dira, ez da esku-dirurik onartuko.
BAJAN EMATEA (Whatsapp bidez)
Tel.: 647 87 07 51
ERRESERBA TELEFONOA
Tel.: 943 70 15 06 (UNBE)
Erreserba sarbidea