Patronatuak urtero konbokatzen ditu urteko erreserbak Frontoia, Squash-a, Tenis-a, Futbol Sala eta Futbol instalazioen alokairurako. Iragarki hau prentsa lokalean, Patronatuaren instalazioetan eta bere orrialdean www.eibarkirola.com argitaratzen da.
Sistema honi esker aurre zozketa publikoaren bitartez egin ahal egingo duzu urteko erreserba, hau urtarrilean fakturatuko zaizu (hiru hilabete) apirilean (lau hilabete) eta irailean (lau hilabete).
Erreserba puntuala egitea nahi baduzu ordea, deitu ondoko Telefonoetara:
Ipurua Polikiroldegia 943 20 32 40 edo Unbe Kirol Konplexua 943 701 506.
Familiako bazkidetza (Kutxa edo banketxeren batean helbideratuta badago) zatika ordaintzeko aukera dago.
128,10€ urtarrilean eta 100€ ekainean.
Lanbide arteko gutxieneko saldatatik beherako diru-sarrerak dituzten erretiratuek edo jubilatuek ez dute izango jarduera-tasa ordaindu beharrik izango.
Herriko kirol taldeetako kirolariak Patronatoko bazkide izatera behartuta daude, bertako instalazioak erabili nahi badituzte. Horrela, taldeok, ez dute alokairua ordaindu beharrik izango.
Kirol federazioek antolatutako ihardueretan ezarri beharreko tasak adostu egingo dira.