NORI ZUZENDUTA: 2020an jaiotakoak eta aurrekoak.
IKASTAROEN DATA: Ekainaren 26tik uztailaren 21era. (*HAMABOSTALDIA EDO HILABETE EGITEKO AUKERA)
Izena emateko prozedura:
– Zozketarako aurreinskripzioak: Maiatzaren 15etik 28ra (Ipurua eta Orbea kiroldegiko atezaintzetan, edo eibarkirola.eus webgunean)
– Aurrez izena emandakoen zerrendaren alegazioak: Maiatzaren 29tik 31ra (Ipurua kiroldegiko iragarki-panela edo eibarkirola.eus).
– Zozketa: ekainaren 1ean
– Zozketaren emaitzak: ekainaren 2an (Ipurua kiroldegiko iragarki panela edo eibarkirola.eus)
– Zozketan parte-hartu dutenen izen-emateen hasiera: ekainaren 5ean (aurrez aurre).
– Zozketatik kanpo izena emateko hasiera: ekainaren 14an (abonatuak) eta ekainaren 15ean (bazkide ez direnak)
– Maila-probak: ekainaren 1ean (aurretiko hitzordua: actividades@eibarkirola.eus)
Baldintzak:
– Ikastaroa txartelaren bidez ordainduko da, izena ematen den egunean bertan.
– Inskripzioa hamabostaldirako edo hilabete osorako egin ahal izango da.
– Hilabete osoan izena ematen dutenek edo bazkideak direnek lehentasuna izango dute (ordena horretan).
– 2020an jaiotakoak (zapaburuak) eta aurrekoak inskribatu ahal izango dira.
– Izena emateko, izena ematen den mailaren egiaztagiria edo diploma aurkeztu behar da (zapaburu-mailetan eta ahate-mailetan izan ezik). Ez dagokion maila batean izena emanez gero, aukeratutako plaza galduko da eta eskaintzen zaizkigun aukeren artean aukeratu beharko dugu (ikastaroaren zenbatekoa ez da inolaz ere itzuliko).
– Ikastaro guztiek gutxienez inskripzio kopuru baliodun bat izan beharko dute ikastaroa hasi baino hiru egun lehenago. Bestela, ikastaroa bertan behera geratuko da eta ordaindutako zenbatekoak itzuliko dira.
– Abonatuek abonatu-txartelarekin zuzenean tornoetatik pasa ahal dira ; abonatu ez direnek berriz, atezaindegitik igaro beharko dute eta ikastaroaren ordainagiria erakutsi.
– Saioen iraupena 40 minutukoa izango da. Haurrak ematerakoan eta jasotzerakoan puntualtasuna eskatzen da. Txankleten erabilera nahitaezkoa da laguntzaile guztientzat, bai dutxen inguruan, aldagelen barruan, bai igerilekura igotzeko sarbideetan (hallean eta eskaileretan).