Ur jardueren araudia

2022-2023 IKASTURTEKO UR JARDUERETAN IZEN EMATEA

Izen-emate baldintzak:
• Zozketatan edo izen-emateetan bazkideek lehentasuna izango dute ez bazkide ez direnen artean.
• Ikastaroei hasiera emateko gutxieneko izen-emate kopuru minimo bat beharko da, horrela ez bada hauek bertan behera geratuko dira. Ikastaroak behin hasita ere bertan behera gera daitezke izandako bajen arabera eta izena emandakoen kopuru minimoa ez bada betetzen.
• Baja guztiak hilabete bakoitzaren 20a baino lehen tramitatu beharko dira ikastaroan zehar (presentzialki edo www.eibarkirola.eus-en bitartez).


UMEEN IGERIKETA IKASTAROAK

• Zozketarako aurre izen-ematea: ekainaren 1etik 19ra (Ipurua eta Orbeako idazkaritzatan edo www.eibarkirola.eus-en)
• Zozketa: ekainak 20
• Zozketa emaitzak: ekainak 21 (Ipuruako iragarki taulan edo www.eibarkirola.eus-en)
• Zozketan parte hartu dutenen izen-emate hasiera: ekainak 29 (presentziala)
• Zozketaz kanpoko izen-emateen hasiera: uztailak 19 (bazkideak) eta uztailak 20 (bazkide ez direnak)
• Ikastaroen hasiera: irailak 12
• Iraupena: Nahiz eta hilabeteko iraupena izan, ikastaroak irailetik ekainera arte luzatuko dira (San Juanak)
• Maila frogak: ekainaren 28an eta irailaren 1ean (aurretiazko hitzordua: actividades@eibarkirola.eus)

HELDUEN IGERIKETA IKASTAROAK

• Uztailean izena emanda dauden helduak ez badira bajan ematen automatikoki geratuko dira izena emanda irailerako.
• Alta berrien izen-emateak: Ipurua eta Orbeako idazkaritzatan edo www.eibarkirola.eus-en ekainaren 14tik aurrera (bazkideak) eta ekainaren 15etik aurrera (bazkide ez direnak).
• Ikastaroen hasiera: Irailak 1
• Iraupena: Nahiz eta hilabeteko iraupena izan, ikastaroak irailetik uztailera arte luzatuko dira (Santiago eguna)
• Edozein jardueraren inguran laguntza behar izanez gero hurrengo helbidera zuzendu zaitezke: actividades@eibarkirola.eus.