Web orrian aktibo dauden ikastaroak bakarrik agertzen dira.
Eskainitako beste talde batzuk ez dira ematen ari eskatutako gutxieneko inskripzio-kopurua lortu ez dutelako. Hori dela eta, talde horiek ez dira webgunean argitaratuta agertzen.
Talde horietakoren batean interesa baduzu, itxaron-zerrendan sartzeko eska dezakezu atezaintzara joanda edota idazkaritza@eibarkirola.eus korreo elektronikora idatzita. Gutxieneko parte-hartzaile kopurua lortuz gero, taldea martxan jarri ahal izango da eta itxaron-zerrendan izena emanda dauden pertsonekin harremanetan jarriko dira.
Musikaren erritmoa jarraituz, uretan egiten den sipnning-aren antzeko jarduera da, baina gorputzaren goiko atalaren inplikazio handiagoarekin.Beraz, kaloria ugari erretzen duen jarduera da.Ezin hobea pisu handiko pertsonentzat edota zirkulazio txarra dutenentzat.
Informazio gehiagoBizkarreko mina edo bizkarrarekin zerikusia duten arazoak dituztenentzat zuzendutako programa espezifikoa dugu hau.Bertan, gihar tentsioa murrizten duten ariketak egiten ditugu, bizkarra indartuz eta flexibilizatuz.
Informazio gehiagoUraren erresistentzia eta flotagarritasuna erabiliz, musikaren erritmora egiten den jarduera da. Programa honek osasuna eta ongizatearekin serikusia duten kualitate fisikoen hobekuntza eta mantentzea ahalbideratzen ditu. Alternatiba bikaina da gehiegizko pisua dutenentzat, giltzadura-arazoak dituztenentzat, erditu ondorengo errekuperazioa dutenentzat, etab.
Informazio gehiagoUr sakonean egiten den jarduera da, beraz, inpakturik gabekoa. Bertan, korrika teknika desberdinak erabiliz, gorputzjarreraren kontrola, koordinazioa eta sistema kardiobaskularra lantzen dira nagusiki. Oso egokia da pisu handiko pertsonentzat edota lesio osteko errekuperazioetarako.
Informazio gehiagoUretako aktibitate eta ariketa fisikoaren konbinazioa, pertsona nagusien osasunaren sustapenera bideratutakoa.
Informazio gehiagoUretako hainbat jardueraz osatutako mix bat da. Bertan, hainbat tresna erabiliz (bizikletak,tapiz gurpilduna, stepak, flotazio-gerrikoak,etab.), osasunarekin serikusia duten gaitasun fisikoak garatzen dira modu atsegin eta seguruan.
Informazio gehiago4 urte dituzten haurrak edo urtea amaitu baino lehen betetzen dituztenak, edo nagusiagoak, hurrengo mailan sartzeko baldintzak betetzen ez dituztenak.
Informazio gehiagoEdozein adinetako haurrak, ontzi sakonean, laguntzarik gabe, salto egiteko eta aurrera egiteko oinarrizko maila dutenak.
Informazio gehiagoGure ikastaroak praktika-mailaren arabera banatuta daude, eta 8 maila bereizten dira haurren kasuan, eta 3 maila helduen kasuan; beraz, beharrezkoa da maila egiaztatzea izena ematerakoan. Akreditaziorik izan ezean, maila-proba eska daiteke helbide honetan: teknikariak@eibarkirola.eus
Informazio gehiagoEdozein adinetako haurrak, gutxienezko modu koordinatuan (arnasketa barne) hainbat estilotan igeri egiteko gai direnak.
Informazio gehiagoEdozein adinetako haurrak, ahoz gora nahiz ahoz behera aurrera egiten dutenak, modu erdi antolatuan.
Informazio gehiago3 urte dituzten edo urtea amaitu baino lehen betetzen dituzten haurrak, edozein mailatakoak direla ere. Salbuespen gisa, maila honetan izen eman ahal izango dute 4 urteko haurrek, edo urtea amaitu baino lehen betetzen dituztenek, sakonera gutxiko ontzian oinez joateko laguntza behar dutenean.
Informazio gehiago