Mogidu




Kirol Orientazio Zerbitzua (KOZ)

ZER DA?


DOAKO zerbitzua da, pertsonei laguntzea, aholkuak ematea eta laguntzea duena helburu, bizimodu aktiboagoa eta osasungarriagoa izan dezaten.

 

ETA NORI ZUZENDUTA DAGO?

Zerbitzua jarduera fisiko maila baxua duten pertsonei zuzenduta dago bereziki, patologiarekin edo gabe, adina, egoera funtzionala edo egoera sozio-ekonomikoa edozein dela ere.

 

NOLA FUNTZIONATZEN DU?

Zure osasun-zentroko osasun-profesional batek emango dizu hitzordua, bolante baten bidez, orientatzailearen (edo hezitzaile fisikoaren) kontsultara joan zaitezen. Orientatzaileak, zure egoera pertsonalera egokituz, aholkua eta orientazioa emango dizkizu, Eibarren dituzun aukerak eta baliabideak azalduz. Horrela zure jarduera fisikoaren maila, zure osasuna eta ongizatea hobetzen lagunduko dizu.