Pribatutasun-politika

Pribatutasun-politika

Eibarko Udalak bere Pribatutasun Politikaren berri ematen du, nabigazioagatik edo zerbitzuak kontratatzeagatik www.eibar.eus webgunearen bidez jaso daitezkeen erabiltzaileen eta bezeroen datu pertsonalen tratamenduari eta babesari dagokienez.

Alde horretatik, Tratamenduaren Arduradunak bermatu egiten du datu pertsonalen babesaren arloan indarrean dagoen araudia betetzen dela, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan jasoa. Halaber, betetzen du 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, pertsona fisikoen babesari buruzkoa.

Webgunearen erabilerak Pribatutasun Politika hori onartzea dakar, bai eta Lege Oharrean jasotako baldintzak ere.

Arduradunaren identitatea

  • Titularra: Eibarko Udala
  • IFZ/IFK: P2003100A.
  • Helbidea: Untzaga plaza, 1 -20600 Eibar (Gipuzkoa).
  • Helbide elektronikoa: pegora@eibar.eus
  • web-orria: www.eibar.eus

Datuen tratamenduan aplikatutako printzipioak

Datu pertsonalen tratamenduari dagokionez, Europako araudi berrira egokitutako printzipioak aplikatuko ditu Eibarko Udalak:

  • Zilegitasun-, leialtasun- eta gardentasun-printzipioa: Eibarko Udalak beti eskatuko du datu pertsonalak tratatzeko baimena, helburu jakin baterako edo batzuetarako izan daitekeena; helburu horien berri aldez aurretik emango zaio herritarrari.
  • Datuen minimizazioaren printzipioa: Eibarko Udalak eskatutako xederako edo helburuetarako behar-beharrezkoak diren datuak baino ez ditu eskatuko.
  • Datuak gordetzeko epe-mugaren printzipioa: Datuak tratamenduaren helbururako edo xedeetarako behar-beharrezkoa den denboran baino ez dira gordeko.
    Eibarko Udalak kasuan kasuko epearen berri emango dio herritarrari. Harpidetzen kasuan, Eibarko Udalak aldian-aldian berrikusiko ditu zerrendak, eta denbora luzean aktibo ez dauden erregistroak ezabatuko ditu.
  • Integritate- eta konfidentzialtasun-printzipioa: herritarraren datuak segurtasuna, konfidentzialtasuna eta osotasuna bermatzeko moduan tratatuko dira. Eibarko Udalak beharrezkoak diren neurriak hartzen ditu hirugarrenek baimenik gabe sartzea edo erabiltzaileen datuak behar ez bezala erabiltzea saihesteko.

Datu pertsonalak eskuratzea

Webgunean nabigatzeko ez da beharrezkoa inolako datu pertsonalik ematea.

Herritarraren eskubideak

Eibarko Udalak jakinarazten du herritarrak, bere datu pertsonalei dagokienez, eskubidea duela:

  • Jasotako datuetara sarbidea eskatzeko.
  • Datuak zuzentzea edo ezereztea eskatzeko.
  • Haien tratamendua mugatzea eskatzeko.
  • Tratamendua aurkaratzeko.
  • Datuen eramangarritasuna eskatzeko.

Eskubide horiek baliatzea kontu pertsonala da, eta, beraz, interesdunak zuzenean baliatu behar du, Eibarko Udalari zuzenean eskatuta. Horrek esan nahi du bere datuak noizbait eman dituen edozein bezero, harpidedun edo laguntzailek Eibarko Udalera jo eta informazioa eska dezakeela jasotako datuei eta haiek eskuratzeko moduari buruz; halaber, eska dezake datu horiek zuzentzea, datu pertsonalen eramangarritasuna, datuen tratamenduari uko egitea, erabilera mugatzea edo Eibarko Udalaren fitxategietan dauden datuak ezeztatzea.

Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko, transferitzeko eta aurkaratzeko eskubideak erabiltzeko, mezu elektroniko bat bidali behar da pegora@eibar.eus helbidera, zuzenbidean baliozkoa den frogarekin batera, hala nola NANaren fotokopia edo baliokidea.

Herritarrak benetako babes judizialerako eskubidea du, bai eta kontrol-agintaritzan erreklamazio bat aurkeztekoa ere, kasu horretan, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, baldin eta uste badu dagozkion datu pertsonalen tratamenduak Erregelamendua urratzen duela.

Datu pertsonalen tratamenduaren xedea

Eibarko Udalari mezu bat bidaltzeko www.eibar.eus webgunera konektatu, buletinean harpidetu edo kontratazio bat egiten denean, informazio pertsonala ematen da, eta horren arduraduna Eibarko Udala da. Informazio horrek izaera pertsonaleko datuak jaso ditzake, hala nola,  IP helbidea, izen-abizenak, helbide fisikoa, posta elektronikoaren helbidea, telefono-zenbakia eta bestelako informazioa.  Informazio hori ematean, herritarrak baimena ematen dio Eibarko Udalari bere informazioa jaso, erabili, kudeatu eta bildu dezan, Lege Oharrean eta Pribatutasun Politika honetan deskribatzen den bezala.

Beste helburu batzuk daude Titularrak herritarraren datu pertsonalak erabiltzeko:

  • Lege Oharrean eta aplikagarria den legean jasotako baldintzak betetzen direla bermatzea. Horrek berekin ekar dezake erremintak eta algoritmoak garatzea, webguneari jasotzen dituen datu pertsonalen konfidentzialtasuna bermatzen lagunduko diotenak.
  • Webgune honek eskaintzen dituen zerbitzuak babestu eta hobetzea.
  • Nabigazioa aztertzea. Titularrak identifikaziorik gabeko beste datu batzuk jasotzen ditu, herritarra Webgunean nabigatzen ari dela, ordenagailuan deskargatzen diren cookieak erabiliz lortzen direnak; horien ezaugarriak eta helburuak Cookieen Politikan daude zehaztuta.
  • Sare sozialak kudeatzea. Titularrak sare sozialak erabiltzen ditu. Erabiltzailea sare sozialetan Titularraren jarraitzaile egiten bada, atal horrek arautuko du datu pertsonalen tratamendua, bai eta kasuan kasuko sare sozialari dagozkion eta aldez aurretik onartu dituen erabilera-baldintzek, pribatutasun-politikek eta sarbide-araudiek ere.

Datu pertsonalen segurtasuna

Herritarraren datu pertsonalak babesteko, Eibarko Udalak zentzuzko neurri guztiak hartzen ditu eta industriaren jardunbide onenak jarraitzen, datu horiek galtzea, gaizki erabiltzea, bidegabe eskuratzea, zabaltzea, aldatzea edo suntsitzea saihesteko.

Webgunea honako helbidean dago ostatuta: Codesyntax S.L. Erabiltzailearen segurtasuna bermatuta dago; izan ere, horretarako beharrezkoak diren segurtasun-neurri guztiak hartzen dira.

Beste webgune batzuen edukia

Webgune honen orriek txertatutako edukia izan dezakete (esaterako, bideoak, irudiak, artikuluak, eta abar). Beste webgune batzuetako eduki txertatuak beste webgunea bisitatu izan balitz bezala funtzionatzen du.

Webgune horiek herritarraren datuak jaso ditzakete, cookieak erabili, hirugarrenen jarraipen gehigarriko kode bat txertatu, eta herritarraren interakzioa gainbegiratu kode hori erabiliz.