2023-2024 IKASTURTEA
Izena emateko baldintza orokorrak:
✓ Bai zozketetan bai inskripzioetan, abonatuek lehentasuna izango dute abonatu gabekoen aurretik.
✓ Uztailean izena emanda egon eta baja ematen ez duten pertsonak irailerako automatikoki inskribitutak geratuko dira (UDA kanpainako eta SENIORS parte-hartzaileak izan ezik).
✓ Izen emate berrietarako plazen kontsulta: Aurrez aurre edozein atezaintzan (Ipurua, Orbea, Unbe) edo eibarkirola.eus helbidean.
✓ Alta berrien inskripzioa eta seniors jarduerak (SENIORS, BAJA INTENSIDAD, BICI SENIORS y ACUASALUD): ekainaren 12tik aurrera (abonatuak) eta ekainaren 14tik aurrera (abonatu gabeak).
o Aurrez aurre Ipurua, Unbe eta Orbeako atezaintzetan.
o Izena emateko inprimakia eibarkirola.eus webgunean deskargatu eta clientes@eibarkirola.eus helbidera bidali email bitartez.
✓ Ikastaroak hilerokoak dira. Ikastaroan zehar, baja guztiak hilaren 20a baino lehen izapidetu beharko dira, baja-orria beteta, aurrez aurre edo baja orria eibarkirola.eus helbidean deskargatuz eta clientes@eibarkirola.eus helbidera email bitartez bidaliz.
✓ Arau orokor gisa, ikastaroak irailaren 1ean hasi eta uztailaren 24an amaituko dira. Haurren KARATE eta IGERIKETA jarduerak izan ezik:
o Irailaren 11n hasi eta ekainaren 21ean amaituko dira.
✓ Ikastaroei hasiera emateko, gutxieneko inskripzio-kopuru bat izan beharko dute; bestela, bertan behera geratuko dira. Ikastaroak eten ahal izango dira, halaber, behin hasita, bajak direla-eta, gutxieneko inskripzio-kopuru bat izateari uzten badiote.
✓ Edozein jarduerari buruz informazioa jasotzeko, jar zaitezte harremanetan: actividades@eibarkirola.eus.
Haurrentzako igeriketa ikastaroetan izena emateko prozedura:
✓ Zozketarako aurreinskripzioak: Ekainaren 5etik 18era (Ipurua eta Orbea kiroldegiko atezaintzetan, edo Eibarkirola.eus)
✓ Aurrez izena emandakoen zerrendari egindako alegazioak: Ekainaren 19tik 20ra (Ipurua Kiroldegia edo Eibarkirola.eus)
✓ Zozketa: ekainaren 21an
✓ Zozketaren emaitzak: ekainak 22 (Ipurua kiroldegia edo Eibarkirola.eus iragarkien panela)
✓ Zozketan parte hartu dutenen izen-emateen hasiera: uztailaren 3an (aurrez aurre)
✓ Zozketaz kanpoko izen-emateen hasiera: uztailaren 17an (abonatuak) eta uztailaren 18an (bazkide ez direnak)
✓ Maila-probak: ekainaren 29an eta irailaren 1ean (aldez aurreko hitzordua: actividades@eibarkirola.eus)