NAZIOARTEKO JUGGER TXAPELKETA UNBEN.

NAZIOARTEKO JUGGER TXAPELKETA UNBEN.

Eibarko udalak, Eibarko Kirolaren, Jarduera Fisikoaren eta bizimodu osasuntsuaren Sailaren bidez, Eibar Europako 2023 kirol hiria izendatu izanagatik, datorren 2023ko Uztailaren 21tik 23ra Eibarren gauzatuko den Jugger Elkarteen Munduko Txapelketa ahalbidetuko du.

Partiduak 10:00ak inguruan hasiko dira eta 20:00ak inguruan bukatuko dira.

Esan bezala, txapelketa hau internazionala izango da eta mundu osotik 68-72 talde inguruk (600 pertsona inguru) parte hartzea aurre ikusten da.

Ez ahaztu kirol praktika berri honetaz gozatzeko gerturatzea!

Bestetik, GOGORATU Jugger txapelketa internazionala dela eta, Unbeko kirol instalakuntzak ezin izango direla erabili uztailak 21tik 23ra bitartean.

Gogoratu ere datorren astean, uztailak 20an 14:00etatik aurrera ezingo direla futbol zelaiak, errugbiko zelaia, atletismo pista, gimnasioa, padel eta tenis pistak erabilili.


PARTEKATU / COMPARTIR:
Facebook | Twitter

Comments are closed.