IPURUAKO ANEXOKO ZELAIA ASTEBURUETAN BAKARRIK ERABILI AHAL IZANGO DUTE HERRITARREK.

Ipuruako anexoko zelaia asteburuetan bakarrik erabili ahal izango dute herritarrek.

Aste honetan, Eibar Kirol Elkartea (SD Eibar) entrenamenduetara itzuli denez, Ipuruako Udal Estadioaren ondoko zelaiak erabilera publikoa izango du berriro asteburuko ordutegian; uda osoan zehar esparru hori eskuragarri egon da herritarrentzat asteko egun guztietan.

Joan den urtarrilaren 20tik egiten den bezala, asteburuetan erabili ahal izango da, baldin eta klubek partida ofizialak jokatzeko edo entrenatzeko erabiltzen ez badute.

Ezingo da erabili, ezta ere, arrisku handikotzat jotzen den Eibar taldearen partida dagoenean; kasu horretan, instalazioa partida hasi baino 3 ordu lehenago itxi beharko da, eta partida amaitu eta ordubetera irekiko da.

Era berean, adierazi behar da aurrerantzean herritarrek zuzenean kontsultatu ahal izango dituztela Ipuruako anexoko zelaiaren ordutegiak eta erabilgarritasuna, bai kiroletako www.eibarkirola.eus webgunean (“Albisteak” atalean), bai udalaren webgune honetan.

Asteburu honi berari dagokionez, Ipuruako anexoko zelaiaren erabilgarritasun-ordutegiak honako hauek dira:

DATA ETA HERRITARRENTZAKO ERABILGARRI DAGOEN ORDUTEGIA:
Larunbata (irailak 16) 18:00 – 21:00 bitartean.
Igandea (irailak 17) 13:00 – 21:00 bitartean.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943203240 telefono zenbakira.


PARTEKATU / COMPARTIR:
Facebook | Twitter

Comments are closed.