UNBERAKO AUTOBUS ZERBITZUA PREST IRAILAREN 11tik.

Unberako autobus zerbitzua prest irailaren 11tik.

Entrenamenduen hasierarekin batera, Unbeko Eibar Bus zerbitzua irailaren 11n jarri da martxan berriro.

Aurretik bonoak edo txartelak erosita zeuzkaten herritarrek hilabete honetan zehar erabili ahal izango dituzte. Era berean, nabarmentzekoa da, MUGI edo BARIK txartelak ezin izango direla erabili autobus zerbitzu horretarako. Hortaz, autobus bidai bakoitza ordaintzeko bi aukera izango dituzte herritarrek:

a) 0,50 euro txanponetan ordainduta.
b) Aurretik erositako bonoak erabilita

Amaitzeko, azpimarratzekoa da ezin izango direla txartel edo bono berriak erosi; soilik, aurretik erositako txartelak erabili ahal izango dira.


PARTEKATU / COMPARTIR:
Facebook | Twitter

Comments are closed.